1. INDEPENDENTZIA GERRA ETA JOSE I.aren GOBERNUA1 FRANTSESTUAK.
Zer hasi zen Karlos IV.aren erregealdian (1788-1808)?
Apuntes
1. INDEPENDENTZIA GERRA ETA JOSE I.aren GOBERNUA: FRANTSESTUAK. Karlos IV.aren erregealdian (1788-1808), Antzinako Erregimenaren krisia hasi zen. Bera zen Despotismo Ilustratuaren ordezkaria. Garai honetan Frantzian Iraultza ematen ari zen eta ideia berriak (subiranotasun nazionala, botere banaketa, estatu laikoa, liberalismo ekonomikoa, eskubideak: askatasuna, berdintasuna…) hedatzen ari ziren. Karlos IV. ideia berriei frenoa jartzen saiatu zen. Lehenik, Floridablanca Lehen Ministroak neurriak hartu zituen: mugak itxi ziren, argitalpenak zentsuratu, propaganda jazarri, Adiskideen Errege Sozietateen jarduera debekatu. Ondoren, Aranda kondeak politika bera jarraitu, neutraltasun politika mantentzen saiatu zen. Godoy Lehen Ministroaren garaian, Luis XVI.a exekutatu zuten (1793) eta, Frantziaren aurkako koalizioarekin batera ,Konbentzio Gerran(1793-1795) sartu zen. Gerra honetan, Espainiak porrota jasan zuen Basileako bakea sinatzera behartua izan zen. 1796an, Godoyk kanpo politika harremana aldatu zuen. Oraingo honetan, Frantziarekin bat egin eta San Ildefontso Ituna sinatuz, Britainia Handiaren eta Portugal aurka egingo du. 1801. urtean, Godoyren askonahiak Portugalekin ger...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis