Mitoak, arrazoia eta filosofiaren jatorria
Zerk bereizten ditu gizakiak gainerako animalietatik?
Apuntes
# I. Mitotik arrazoira ## 1. Gizakia: bere buruari galderak egiten dizkion animalia Zertan dira desberdinak pertsonak eta gainerako animaliak? Animalien portaera eta gizakien portaera desberdinak direla aipatuz erantzun dakioke galdera horri. Animaliek senez jarduten dute, beren izaerak eraginda; pertsonok, berriz, modu arrazionalean jardun dezakegu (beti horrela jokatzen ez badugu ere). Animaliengandik bereizten gaituen ezaugarrietako bat pentsatzeko, arrazoitzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta erantzunak emateko gaitasuna da. Animaliek ez bezala, gizakiok, bizitzeaz gain, gure bizitzari buruzko galderak ditugu gogoan. Antzina-antzinatik, gizakiok era guztietako gaiei buruzko galderak izan ditugu gogoan: Ba al dago zerbait heriotzaren ondoren? Zergatik saiatu behar dugu ongia egiten? Nork sortu du ikusten dugun guztia? Zergatik bete behar ditugu besteek ezartzen dizkiguten arauak? Zer zentzu du gure bizitzak?... ## 2. Mitoa eta arrazoia ### 2.1. Mitoak errealitatea azaltzen saiatzen dira Antzinako nahiz gaur egungo kultura guztietan, gizakiok gure galdera nagusien erantzunak aurkitzeko beharra izan dugu. Herri gehienetan, erantzun horiek mitoak izan dira. Mitoak naturaz gaindiko ...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis