Berotegi-efektua areagotzea
Nola sortu ziren lehen itsaso eta ozeanoak?
Apuntes
Berotegi-efektua areagotzea Atmosferaren berezko berotegi-efektuari esker, Lurreko batez besteko tenperatura 15 ºC da, eta, beraz, bizia egon daiteke. Baina giza jardueren ondorioz isuritako berotegi-efektuko gasek –hala nola CO₂-ak (erregai fosilak) edo metanoak (abeltzaintza intentsiboa)– berotegi-efektua areagotzen dute. Gainera, deforestazioaren ondorioz, atmosferako CO₂-a xurgatzen duten organismo fotosintetiko gutxiago daude. Horrek Lur osoari eragiten dion berotze globala dakar berekin, eta klima-aldaketaren eragileetako bat da. Klima-aldaketa dela eta, prezipitazioak, itsas maila eta korronte ozeanikoak aldatzen eta izotz-kaskoak urtzen ari dira. Euri azidoa Erregai fosiletatik datozen gasek –hala nola sufre eta nitrogeno oxidoek– atmosferako urarekin erreakzionatu eta euri azidoa sortzen dute. Ozono-geruza suntsitzea Izpi ultramoreak iragazten dituen estratosferako ozono-geruza murriztea da. Murrizketa horren eragileak aerosol, disolbatzaile eta ongarrietan dauden klorofluorokarburoak (CFC) dira. Haien erabilera debekatu zenetik, arazoak hobera egin du. 4. Hidrosfera Hidrosfera Lurrean dagoen ur-masa osoa da, eta itsasoak, ozeanoak, ibaiak, aintzirak, lurpeko urak, glazi...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis