Origen de la Filosofía griega: mito, logos y el contexto cultural
Filosofia hitzak grezieratik dator: phílos = ______
Apuntes
Zer da Filosofia? 1. Filosofia hitzaren jatorria: etimologia Filosofia hitza grezieratik dator: ● phílos (φίλος) = maitasuna ● sophía (σοφία) = jakinduria, jakintza Beraz, filosofiak esan nahi du: jakinduriaren maitasuna. Ez da jakinduria jabetzan edukitzea, baizik eta haren bila etengabe aritzea. Filosofatzea, hortaz, galderak egitea da, erantzunak zalantzan jartzea eta pentsamendua erabiliz ulertzen saiatzea. "Filosofian, jakintsua ez da dakiena, baizik eta jakitearen bila dabilena." 2. Non sortu zen filosofia? Filosofia Grezia klasikoan sortu zen, K.a. VI. mendearen inguruan, Asia Txikiko (egungo Turkia) hiri batzuetan, batez ere Mileton (Μίλητος). Hiri hauek merkataritza, kultura eta pentsamendu askearen biltoki ziren. Ez zen bakarrik sortu: aurretik zibilizazio handiek (Egipto, Mesopotamia, India, Txina) jakinduria eta galderak garatu zituzten, baina greziarrek modu sistematikoan eta arrazionalean hasi ziren erantzunak bilatzen, mitoen ordez logosa erabiliz. 2.1 Filosofiaren sorrera: testuinguru historikoa eta kulturala Filosofiaren sorrera ez zen ausazko edo bat-bateko gertaera izan, baizik eta zenbait historian eta kulturan errotutako aldaketaren ondorio. Filosofia Grezian s...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis