Zer da gizakia1
Antropogenesi-prozesuan, naturak eta kulturak interakzioa dute gizakiarengan, eta bat bestearen mendeko bihurtzen dira. Hala ere, filosofiaren eta zientziaren historian natura et ______ terminoak aurkako gisa erabili izan dira askotan.
Apuntes
Zer da gizakia? Antropogenesi-prozesuan, naturak eta kulturak interakzioa dute gizakiarengan, eta bat bestearen mendeko bihurtzen dira. Hala ere, filosofiaren eta zientziaren historian natura et kultura terminoak aurkako gisa erabili izan dira askotan. Horrek oraindik ere zabalik dagoen eztabaida bat sortu du; eztabaida horrek polemika ugari eragiten ditu. Biologiak, genetikak, erlijioak eta politikak naturala zer den eta artifiziala zer den eztabaidatzen jarraitzen dute. 1. Giza biologia Genetikoki berezkoa denaren eta kulturalki ikasitakoaren arteko dialektika ebolutiboaren emaitza da gizakia. Eboluzio biologikoa geneek transmititzen duten informazio genetikoa behin eta berriz kopiatzean oinarritzen da. Eboluzio kulturala, berriz, memeek transmititzen duten informazioaren kopiak egitean oinarritzen da. Meme terminoa R. Dawkinsek sortu zuen, transmititu daitekeen gutxieneko informazio-unitatea adierazteko. 2 Jarraian, gure berezko osagai naturala nola sortu zen erakutsiko dugu. Horrez gain, azalduko dugu zer harreman izan duen osagai natural horrek elementu kulturalekin antropogenesi- prozesuen bidez. A. Eboluzioaren teoria Charles Darwinek 1859an argitaratutako Espezieen jatorri...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis