1. GAIA1 GIZARTE PSIKOLOGIARA HURBILTZEN
Gizarte psikologiaren definizioak eta oinarrizko kontzeptuak aztertzen direnean, interakzio soziala dute oinarri: ______.
Apuntes
1. GAIA: GIZARTE PSIKOLOGIARA HURBILTZEN Gizarte psikologiaren definizioarekin hasiko da irakasgaia, definizio teoriko ezberdinak aurkeztuz. ABC ereduaren bidez, afektua, pentsaera eta portaera gizarte psikologiaren oinarriak direla erakutsiko da. Gero, gizarte psikologia modernoaren sorreraren testuinguru historikoa eta norabide teoriko nagusiak azalduko dira. Analisi mailak aztertuz, norbanakotik maila makro-ideologikoraino doazen azalpenak eta haien loturaren garrantzia nabarmenduko dira. Gizarte psikologia beste diziplinekin alderatuko da, analisi esparru eta ikuspegiak zehaztuz. Azkenik, espezializazio eta lan esparruak aurkeztuko dira. 1. ZER DA GIZARTE PSIKOLOGIA? 1.1. Gizarte psikologiako definizioak eta oinarrizko kontzeptuak Jarraian gizarte psikologiaren hainbat definizio esangurantsu azalduko dira. Gizarte psikologiaren definizio esanguratsuenek interakzio soziala dute oinarri: ● Watson (1966) : "Giza interakzioaren ikerketa zientifikoa." ● Raven eta Rubin (1976) : "Gizabanakoen pentsamenduetan, sentimenduetan eta ekintzetan besteen ekintzek, sentimenduek eta pentsamenduek nola eragiten duten ulertzen, azaltzen eta aurresaten saiatzen den ikerketa zientifikoa....
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis