ARNAS APARATUA
Apuntes
ARNAS APARATUA 1. Arnasketa Zelulek energia behar dute erreakzio metabolikoak gauzatzeko, eta horretarako ezinbestekoa dute O₂-a, elikagaien energia askatzeko eta bizirik eta funtzionamenduan irauteko. Ondoren, erreakzio horietan sortzen den CO₂ ehunetatik kanpora bidali behar da. Gure arnas aparatuaren funtzioa kanpoan dagoen airea barneratzea eta odolarekin kontaktuan jartzea da. Gero, zirkulazio-aparatuak O₂ gorputzeko bazter guztietara banatzen du eta CO₂ hartu, biriketara garraiatzeko. Hortaz, esan dezakegu arnasketak bi fase dituela: lehenengoa arnas bideen bitartez oxigenoa odolera pasatzea, eta bigarrena, zelulen arnasketa deritzona. Arnas aparatua sistema irekia dela esan dezakegu: kanpora irekita dago, eta horren ondorioz, infekzioak izateko joera du. Esan gabe doa keak eta bestelako substantziek erraz kaltetzen dutela. 2. Arnas aparatuaren anatomia Arnas aparatuaren atalek betetzen duten funtzioaren arabera, bi egitura mota daude: ● Gasak garraiatzeko arnas bideak (sudurra, faringea, laringea, trakea, bronkioak eta bronkioloak). ● Gasen trukea gauzatzen duten egiturak (biriketako albeoloak). Sudur-hobiak Kanpoarekin komunikatzen den arnas aparatuaren zatia da. Ai...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis