4. Gaia Ugalketa funtzioa
Gizakiak sexu bidez ______ dira.
Apuntes
4. Gaia Ugalketa funtzioa 1. Ugaltze-funtzioa Gizakiak sexu bidez ugaltzen dira. Ugalketa mota horretan, bi gurasok parte hartzen dute, bat arra eta bestea emea, eta gametoen bidez ematen dute beren informazio genetikoa. Emakumezkoen gametoari obulu, eta gizonezkoen gametoari, espermatozoide. Gametoak elkartzeari ernalketa esaten zaio, eta horren ondorioz zelula berri bat sortzen da: zigotoa edo zelula-arrautza. Gero, zelula horretatik beste gizabanako bat sortuko da. 1.1. Gizonezkoen ugaltze-aparatua ● Testikuluak . Sabelaldeko barrunbetik kanpo kokatutako bi organo dira, eta eskroto izeneko babes-azal baten barruan daude. Testikuluen barruan, hodi seminiferoak daude, eta horien barruan eratzen dira espermatozoideak. Espermatozoideak ongi eratzeko eta heltzeko, testikuluetako tenperaturak gorputzekoak baino 2º C gutxiagokoa izan behar du; hori dela eta, testikuluak sabelaldetik kanpo daude. ● Epididimoak . Testikuluen goialdean kokatutako bi egitura dira, eta espermatozoideak heltzeko prozesuan parte hartzen dute. ● Hodi deferenteak . Espermatozoideak uretrara eramateko hodiak dira. ● Semen-besikulak. Prostataren gainean kokatu...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis