2.1. GAIA1 HAURTZAROKO ETA NERABEZAROKO
Gure jendartean, hausnartzea komeni da: zein dira gutxien lantzen edo zaintzen diren ______?
Apuntes
2.1. GAIA: HAURTZAROKO ETA NERABEZAROKO OINARRIZKO PREMIEN SAILKAPENA 1. Sarrera Gure jendartean, hausnartzea komeni da: zein dira gutxien lantzen edo zaintzen diren premiak? Eta zer eragin izan dezake horrek pertsonaren garapenean? Galdera hauek funtsezkoak dira, gizartearen ongizatea eta haur guztien garapen osoa bermatzeko. Haur eta nerabeen garapen osasuntsu eta integrala bermatzeko, ezinbestekoa da haien oinarrizko premiak ezagutzea eta behar bezala asetzea. Premia horiek dira pertsona orok behar bezala garatzeko dituen baldintza biologiko, emozional, sozial eta kognitiboak. Premia horiek unibertsalak diren arren, haien bizipena eta asetzeko modua testuinguru sozial, kultural, historiko eta ekonomikoaren araberakoa da. Gainera, genero-sozializazioak, klase sozialak, jatorriak eta funtzionaltasun-mailak baldintzatzen dute. Horregatik, premien azterketan genero- ikuspegia txertatzea beharrezkoa da, bizipen ezberdinak ikusgarri egiteko eta desberdinasunak saihesteko. 1.1. Haurrek une biologiko eta sozial egokian jaiotzeko beharra Guraso izatea hautua arduratsua da, eta haur baten jaiotza baldintza sozial, biologiko eta psikologiko egokietan gertatu behar da, haurrak behar duen ab...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis