DBH 2 1. M
Gorputz gaitasunen garapenari esker, zer lortzen dugu?
Apuntes
DBH 2 1. MULTZOA JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA ● OINARRIZKO GAITSUN FISIKOAK I GORPUTZ HEZKUNTZA HEZKUNT GORPUTZ GAITASUN FISIKOAK. Gorputz gaitasunen garapenari esker egoera fisiko on bat edukiko dugu eta horrela gorputz lan bat egiteko egoera egokian aurkituko gara. Gorputz gaitasunetan mugimenduzko gaitasunak (pertzepzioak, koordinaketa, oreka, erritmoa, gorputz eskema, lateralitatea eta espazio- denborako erlazioa) eta oinarrizko gaitasun fisikoak (abiadura, erresistentzia, indarra, eta malgutasuna ) aurki ditzakegu. Mugimenduzko gaitasunak garatuak izanik oinarrizko gaitasun fisikoak lantzen baditugu edozein kirol egiteko prest egongo gara. 1.-ERRESISTENTZIA EDO IRAUPENA. “Nekea gaindituz ekintza bat luzatzen uzten digun gaitasun fisikoa da.” Beraz, nekea eta denbora erresistentziarekin erlazionatuta dauden bi kontzeptu dira. 1.1.- ERRESISTENTZIA MOTAK: ▪ AEROBIKOA: Jasotzen dugun oxigenoaren eta gastatzen dugunaren artean oreka dago. Bihotz maiztasuna 130-160taup-min. ▪ ANAEROBIKOA: Arnasten dugun oxigenoa erabiltzeko denborarik ez dugunean. 180-200taup-min. Gaitasun hau lantzean bihotzean aldaketa bat sortzen da, bihotza handitzen da eta erabilgarriagoa bihurtzen da. 1.2.- ER...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis