9. GAIA1 BIZITZA MORALA
Apuntes
9. GAIA: BIZITZA MORALA 1. ETIKA ETA MORALA Moral eta etika hitzak sinonimo gisa erabiltzen dira oro har. Kasu horietan ontzat edo txartzat, justutzat edo ez justutzat, zuzentzat edo ez-zuzentzat jotzen diren ekintzez ari zaizkigu ontasunaren edo gaiztotasunaren ikuspuntutik. Aitzitik, beste testuinguru batzuetan erabiltzen direnean etikaren eta moralaren esanahiek ez dute bat egiten. Kasu horietan bereizi egiten dira eguneroko bizitzako jakintza morala (morala) eta eguneroko moral horri buruzko jakintza eta hausnarketa filosofikoa (etika). Eguneroko morala = eguneroko etika Etika filosofikoa = filosofia morala Pertsona guztiok ikasten dugun jakintza, gure portaerak egokitzeko batak bestetik espero dugunaren neurria. Ekintzak zuzenean zuzentzen ditu, aginduen bidez Aldaketa kulturalak eragiten dituzten gertaera historikoen bidez bilakatzen da. Moralaren edukiak arrazionalki berrikusteko, moralaz egiten duen jakintza da. Bitarteko bidez zuzentzen ditu ekintzak argudioak eta printzipio orokorrak kontuan hartzen. Ikerketa filosofiko eta eztabaiden bidez bilakatzen da Etika aplikatua Bizitzako hainbat alderditako arazoei ( osasuna, ekologia, ekonomia, lanbideak...) konponbide etiko...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis