La sociedad feudal y los estamentos (nobleza, clero y campesinos)
¿Cómo estaba dividida la sociedad feudal?
Apuntes
3 Gizarte feudala 3.1 Estamentuetan banatutako gizartea Gizarte feudala estamentuetan banatuta zegoen; hau da, hainbat or- dena, estamentu edo gizarte multzotan banatuta. Jaiotzetik izaten zi- ren talde batekoak edo bestekoak, apaizeriaren kasuan izan ezik. Hiru. estamentu zeuden, eta bakoitzak bere zeregina zuen gizartean: - Nobleziak gerra egiten zuen, eta gizartea babestu. - Apaizeriak otoitz egiten zuen, gizateria salbatzeko. - Langileek beste bi taldeak elikatzeko eta mantentzeko lan egiten zuten. Nekazariak edo esklaboak izaten ziren gehienak, eta esku- langile eta merkatariekin batera, herritarren gehiengoa osatzen zu- ten. Noblezia eta apaizeria pribilegiodun estamentuak ziren: ez zuten lanik egiten, e z zuten zergarik ordaintzen, lege bereziak zituzten, eta bera- riaz kargu jakin batzuk betetzen zituzten. Langileek, berriz, e z zuten pribilegiorik. 3.2 Mendetasun harremanak Garai feudalean, pertsonen arteko mendetasun-harremanak lotzen zi- tuen pertsonak. Baina harreman horiek desberdinak ziren, estamentu batekoak edo bestekoak izan. - Feudo eta basailutzaren araberako harremanak jaunaren -erre- gea, goi- nobleziakoa edo elizakoa izan zitekeen— eta basailuaren -gehienean, ...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis