1. GAIA BIZIAREN OINARRI KIMIKOA
Apuntes
1. GAIA: BIZIAREN OINARRI KIMIKOA 1. LOTURA KIMIKOAK. 1.1. LOTURA KIMIKOA BIOLOGIAN. Elementu kimikoa gehienak, gas nobleak izan ezik, ez daude naturan atomo isolatu gisa; aitzitik, molekulak edo agregatuak eratzen dituzte loturen bitartez. Lotura kimikoak atomoen arteko elkarketak dira, atomoei egonkortasun handiagoa ematen dietenak. Lotura kimikoen bidez elkartzen direnean, atomoek taula periodikoan gertuen duten gas noblearen egitura bereganatzen dute; hots, beren balentzia-geruzan zortzi elektroi izatea lortzen dute. Horretarako, elektroiak ematen, hartzen edo partekatzen dituzte. Arau horri zortzikotearen araua esaten zaio. Azken balentzia-geruzan zortzi elektroi izateak egonkortasun kimiko eta energetiko handiagoa ematen die elementu kimikoei. Bi motatako lotura kimikoak daude: sendoak eta ahulak. ● Lotura sendoak: ionikoak eta kobalenteak ● Lotura ahulak: izaki bizidunak betetzen dituzten funtzioetako askok molekulen arteko indar deritzen bidez egiten dituzte. Van der Waals-en indarrak eta hidrogeno-zubien bidezko loturak. 1.2. LOTURA IONIKOAK. Oso elementu elektronegatibo bat (ad. Cl) oso elementu elektropositibo batekin (ad. Na) konbinatzen badugu, elektroiak ele...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis