OINARRIZKO JAKINTZAK
Zer du helburu azalpen testuak?
Apuntes
OINARRIZKO JAKINTZAK 1 AHOZKO AZALPENAK Azalpen testuak gai baten berri ematen du, eta hari buruzko informazioa modu argian, objektiboan eta ordenatuan azaltzea du helburu. Hainbat testu generotan aurkitu daitezke azalpenak. Adibidez: 1.1 AZALPEN TESTUEN EZAUGARRIAK Informazioa. Egiazkoa izan behar du; datu objektiboak izaten dira nagusi, eta ezinbestekoa da informazio iturriak aipatzea. Informazioa emateko baliabideak. Hainbat erabil daitezke: errepikapenak, galdera erretorikoak, konparazioak, definizioak, zerrendak, adibideak… Kohesio elementuak. Informazioa ordenan eta ondo lotuta emateko, testu antolatzaileak edo markatzaileak erabiltzen dira: hasteko, izan ere, beraz, ondorioz, hau, da, esaterako, esan nahi baita, adibidez, hots, alegia… Estiloa. Estilo zainduan egiten dira. Beraz, ezaugarri hauek izaten dituzte: Lexiko egokia, gaiari eta hartzaileari egokitutakoa. Hizkera argia, esaldi konplexurik gabekoa. Erregistro formala, zaindua. Aditza orainaldiko forman erabiltzen da oro har, iraganeko formak ere erabiltzen diren arren: Euskararen jatorriari buruzko hainbat teoria dago. (orain) Erdi Aroan, euskara zen Euskal Herriko hizkuntza nagusia. (lehen) 1.2 ...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis