ZIRKULAZIO-APARATUA
Zirkulazio-aparatua zer funtzio betetzen du?
Apuntes
ZIRKULAZIO-APARATUA Liseri-hodian liseritutako janaria eta arnas aparatuak hartutako oxigenoa, zelula guztietara iritsi behar dira, zelulen funtzioak betetzeko. Gainera, zelulentzat kaltegarriak izan daitezkeen hondakinak (karbono dioxidoa, urea, etab...) kanporatu behar dira. Honetarako, garraio-bide baten beharra dago. Hau zirkulazio-aparatua da. Organismo eboluzionatuenetan, gizakia kasu, beste funtzio batzuk ere betetzen ditu: hormonen garraioa, antigorputzen garraioa eta gorputzeko tenperaturaren erregulazioa. Ugaztunetan 2 zirkulazio-aparatu bereizten dira: - Odoleko zirkulazio-aparatua - Sistema linfatikoa 1. ZIRKULAZIO-APARATUAREN ANATOMIA Gizakiaren odolezko zirkulazio-aparatuak atal hauek ditu: ponpa bat bihotz izenekoa, likido bat odola deritzona, eta zeinbait hodi, odola organismo osora garraiatzeko odol-hodiak esaten zaie. 1.1 BIHOTZA Bihotza ukabilaren tamainako organo bat da, bularrean erdialdean kokatuta, zertxobait ezkerrerantz. Organo muskulutsua da; hutsik dago. Bihotzean, 3 geruza bereizten dira: - Kanpoko geruza edo perikardioa , mintz bikoitza da. Ehun...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis