Espainiako ekonomia eta auzi soziala Berrezarkuntzan
Zer eragin izan zuen industrializazio berantiarrak Espainian?
Apuntes
2. EKONOMIA ETA GIZARTEA ESPAINIAN: AUZI SOZIALA AURREKARIAK Berrezarkuntzan, Espainiak egonkortasun politikoko etapa bat bizi izan zuen Cánovasen sistemari esker. Hala ere, desberdintasun ekonomiko handiak eta barne-atzerapena mantendu ziren. Industrializazioa berandu iritsi zen Europako beste herrialdeekin konparatuta, eta modu desberdinean garatu zen: eremu batzuk industrializatu ziren (Katalunia, Asturias, Euskal Herria etab.), baina biztanleriaren gehiengoak landatik bizitzen jarraitu zuen. Industrializazioak, lan-baldintza txarrek eta desberdintasunek auzi soziala deritzona eragin zuten ( Kapitalismo industrialaren eta ezberdintasun sozialen ondorioz sorturiko arazoetan oinarritzen dena). Arazo horien aurrean, Canovasen Estatu liberalak garrantzi handiagoa eman zion ordena publikoari langileen bizi-baldintzak eta ezberdintasun sozialak hobetzeari baino, nahiz eta erreformak beharrezkoak izan. GARAPENA Espainiako ekonomiak eredu duala zuen. Iparraldean eta ipar-ekialdean industria-eremuak nabarmentzen ziren: Katalunia, kotoiaren ehungintza-industrian espezializatua; Euskal Herria, siderurgian, burdinaren ustiapenerako meatzaritzan eta ontzioletan batez ere, atzerriko inbertsio...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis