atalak.net
Apuntes
atalak.net• HIZTEGITXOA — Bigarren jatorriko makinizkribua M. De Pedrolo• Elkar Hitza - Esanahia Orrialdea Testuingurua abaraska 'adar meheak' «Alba bere ondoan egoten zen gehienetan, abaraska arteko zirriztuetatik bere begietara eguzki gehiegi hel ez zedin begiratuz...» (165) adausi 'zaunka' «Orain, adausi haiek, benetan zakurrarenak baziren, hankaz gora botatzen zituzten beren usteak.» (143) adur 'patua, indar ezkutua' «Berak eta ez adurrak aukeratu balu bezala maite zuen gazte hura.» (109) aihen 'landare kimu luzea' «... mutikoa gatibu zeukaten aihen aldera egin zuen igeri.» (8) aihendu 'aihenak erne' «... han-hemen nekazariek landareak aihentzeko jarritako parretatik zintzilik alerik gabeko lasto lehor batzuk.» (64) aise 'erraz' «...aise sinisterazi zion Didacek behin hain urrun helduz gero, gaizki egingo zutela jarraitzen ez bazuten.» (129) akitu 'nekatua, indargetua' «Hara igo eta mutikoaren gorputz akitua jasotzerakoan...» (9) aldarte 'gogo egoera, umorea' «...negar egitetik haserretzera zeramaten bat-bateko aldarte aldaketa haiek ere ez zituen.» (158) amarrugabe 'maltzurkeriarik gabea' «Larrugorrian egoteak ez zuen ez bata ez bestea lotsarazten, amarrugabea zelako mutikoa.....
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis