KOLONAURREKO AMERIKA
Amerikako Ipar eta Hegoaldean herrialde ehiztari-biltzaileak bizi ziren; Erdialdeko Amerikan, aldiz, herrialde ______, horietako batzuk gizarte konplexutasun handikoak.
Apuntes
KOLONAURREKO AMERIKA Europarrak Amerikara iritsi zirenean hainbat herri eta zibilizaziorekin egin zuten topo. Amerikako Ipar eta Hegoaldean herrialde ehiztari-biltzaileak bizi ziren; Erdialdeko Amerikan, aldiz, herrialde nekazariak, horietako batzuk gizarte konplexutasun handikoak. Karibeko herri gehienak tribu txikietan antolatzen ziren eta bizi modu primitiboa zuten: tainoak eta karibeak, adibidez. Kontinentean zeudenek zibilizazio handiak sortu zituzten; maiak, inkak eta aztekak. 2.1 Maiak: Yucatan penintsulan bizi ziren, baita gaur egungo Mexiko, Guatemala, Belize, El Salvador eta Honduraseko hainbat lurraldetan ere. Zibilizazio hau hiru epetan banatzen da: Aurreklasikoa (K.a. 2500-K.o.250) Klasikoa (300-900) eta Postklasikoa (900- espainiarrak iritsi arte). Garai Klasikoan, oraindik historialariek zehatz ezagutzen ez dituzten arrazoiengatik, bat-bateko gainbehera bizi izan zuten. Aro Postklasikoan, aldiz, kultura berpiztu egin zen. Antolakuntza sozial eta politikoa: GEOGRAFIA ETA HISTORIA DBH 3. maila Ez zuten estaturik sortu. Buruzagi baten menpeko hiri independentetan antolatuak zeuden. Gizartea nobleek, apaizek, nekazariek eta esklaboek (gerra presoek) osatzen zuten. Ek...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis