ANTZINAKO FILOSOFIA1 PLATON
Platonen ustez, balio absolutuak, hau da, justizia, edertasuna, ausardia, maitasuna edo zuzentasuna, existitzen dira. Baina hori justifikatu egin behar da, eta horretarako, errealitatea, benetako errealitatea, zein den eta nolakoa den azaldu behar da. Horretan datza bere izatearen teoriaren (Ideien Teoriaren) ______.
Apuntes
ANTZINAKO FILOSOFIA: PLATON Ideien teoria: dualismo ontologikoa SARRERA Platonen izatearen teoria ondo ulertzeko, kontuan hartu behar dugu nolakoa zen Atenasko egoera politikoa eta filosofikoa. Izan ere, demokraziaren garai onenak joanak ziren, eta sistema demokratikoa usteltze-prozesuan zegoen. Peloponesoko Gerra galdu ondoren, Atenasek Grezia osoan izan zuen nagusitasuna amaitu zen. Giro politiko horretan, eszeptizismoa eta erlatibismoa nagusi ziren sofisten irakaspenen ondorioz. Bere maisu Sokratesek bezala, Platonek ere gogor egin zien aurre sofisten teoria eszeptiko eta erlatibistei. Errealitate absoluturik ez dagoela esaten du erlatibismoak; hots, errealitatea erlatiboa dela, eta nondik begiratzen zaion, egia horren mende dagoela, Sofisten esanetan, ongiari, justiziari eta halako balioei ematen diegun esanahia aldatu egiten da tokian tokiko eta unean uneko gure ikuspuntuaren arabera; eta hortik, hain zuzen, ohiturak, arauak eta iritziak hain mudakorrak izatea herrialde eta garai historiko batetik bestera. Platonen ustez, balio absolutuak, hau da, justizia, edertasuna, ausardia, maitasuna edo zuzentasuna, existitzen dira. Baina hori justifikatu egin behar da, eta horretarako...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis