ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA ETA ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA 11808-18762
XIX. mendearen hasieran Espainian ______ sistema politiko eta soziala zegoen.
Apuntes
ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA ETA ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA (1808-1876) 1. SARRERA XIX. mendearen hasieran Espainian Antzinako Erregimena izeneko sistema politiko eta soziala zegoen: Monarkia absolutuan eta estamentuzko gizartean oinarritutako sistema zen. Espainiako erregea Karlos IV zen, eta Manuel Godoy bere balidoa zen; monarkia krisi ekonomiko larri batean sartua zegoen: Frantziarekiko menpekotasuna: Gerra anglofrantsesean (1796-1802) Frantziaren alde egotea garesti ateratzen zitzaion Espainiari, Ogasunaren krisia eraginez (Hacienda). Hura erremediatzeko Godoyk Elizaren desamortizazioa aplikatu zuen. Hala ere, ez zuen ezer lortu (Ogasunaren egoera kaskarra izaten jarraitu eta gerran Frantziaren alde jarraitu), Elizaren etsaigoa baino ez. Azken kolpea Trafalgarreko guduan izandako porrotarekin izan zen (1805ean), armada frantses-espainiarra ingelesarengatik txikitua izanez. Gainera Espainiak Fontainebleauko Ituna sinatu zuen Napoleonekin 1807an. Napoleonek bere soldaduak Espainian sartzeko baimena lortu zuen, Portugal inbaditzeko aitzakiarekin (Napoleonek Ingalaterraren aurka ezarritako Blokeo Kontinentalaren kontra baitzegoen Portugal). Guzti horrek herriaren ezinegon...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis