UD51 Klasizismoa 21750-181034
Zer ekarri zuen Klasizismoak artearen helburu nagusi gisa?
Apuntes
UD5: Klasizismoa (1750-1810*) 1. Testuingurua Frantziako Iraultzak (1789) eta Argien Garaiak (“Ilustrazioa”) eragina izango dute musikagintzan: burgesiak Antzinako Erregimeneko arauen kontra (monarkia, nobleziaren ikurrak eta ohiturak) eta berdintasunaren bila borrokatuko du. Artea: Apainduraz jositako Barrokoaren handitasunaren aurrean, Klasizismoak proportzionaltasuna, oreka eta edertasuna ekarri zituen. Artearen helburua errealitatearen perfekzio formala adieraztea izango da. Forma errespetatzea ezinbestekoa izango da arte guztietan; emozioak edo ideologiak adierazteak ez du garrantzirik. Arte plastikoetan Neoklasizismoa izango du izena, Antzinako Greziako eta Erromako eredu artistikoak berriro berreskuratuko dira (Ponpeiako aurrien aurkikuntza). 2. Musikaren ezaugarriak Neoklasizismoko artea objektiboa izan behar da, ezin du kutsu sentimentalik izan. Beraz, musika dotore, alaia eta atsegina izan behar da jendearengana errez iristeko. Musikaren funtzioa: jauregietan, elizetan eta antzerki publikoetan interpretatzen zen eta aisialdiarako ekitaldirik inportanteena da. Musikak “demokratizazio” prozesua bizi izan zuen eta kontsumorako produktu bihurtuko da...
Estudia con juegos interactivos
Sube tus apuntes y genera flashcards, examenes y mas con IA
Empezar gratis